XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) gizabanakoa da bere gogoeta osoaren abiaburu eta helburu.
Ez bere kezka pertsonalaren aldetik bakarrik ezpada gizakiari buruzko gure jakite guztia
Nolako zientzia edo ezagutza molde bilatzen den ere, aurretiazko aukera bat dauka Humboldtek eginda, zientzia edo ezagutza
Baina orain ezin dugu egungo antropologiarentzat bezanbat ezagutza teoriarentzat interes handieneko alderdi hori aipatu baizik egin.
Beharbada irudi ezagun bat begien aurrean edukitzeak ondorengo irakurketa abstraktua zerbait erraztuko du.
Denok ezagutzen ditugu panpin errusiarrak bata bestearen barruan.
Indibiduo edo banakoaren kontzeptua
errealitate sozial oro indibiduala da: indibiduo edo banako singular bat (zu eta ni), banako handiago baten barruan dago (nazioa), eta hau beste banako baten barruan (gizadia).
Kuestioa da: zein da jatorrizko edo aurrenekoa, eredua, handiena ala txikiena (gizadia ala gizabanakoa), besteak haren deribatu gisara ulertzeko?
(Giza)banakoa espezimen singularra da: bere partikulartasun eta bakartasunean, esklusibitatean kontsideratua, ez espezie edo talde jakineko elementu edo zati bezala.
Ez da numerikoki bat eta singularra (euskaldun
Banakoaren berekia, banakotasuna, diferentziala da hortaz, ez besteekin berdina daukana.
Bestalde, gizabanako edo indibiduoaren filosofia hau nolabait sustrai leibniztarretako munduaren ikuskera unibertsal batean kokatzen da:
indibiduo edo banakoa pertsona partikular bat izan daiteke, edo herri bat ere bai: kultura bat edo aro konkretu bat, bere batasuna badaukana, hots, bere karakterea eta bere
gizadi osoa ere kontsideratu ahal izango litzateke indibiduo edo banakoa, batasun goren batean indibiduo edo gizabanako guztiak bere baitan batuz.
Beharbada honek nahasketaren batzuk eragin ditu, nazioaz edo herriaz indibiduoaz bezala hitzegiten entzunda
Gai abstraktua izan arren, hondo filosofiko honetan pausatuko naiz, pentsamenduaren historian bere lekuan koadratzeko.
Humboldtek bere garaia ulertzearren dihardu ahaleginean, bere garaiko gizon-emakumea ulertzearren baita hori.
Parisetik gutun batean Goetheri idatzi dionez 1798 udaberrian, bere bi egitasmo handiak dira amaitzear dagoen mendearen deskribapen bat eta
Lekura dezagun egitasmo hau historiko eta sistematikoki.